XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jose Arakistain irakurle handia izan zen, haren gairik gogokoenak mistika, teologia moral eta historia izanik. San Joan Kurutzekoa sakonki aztertu zuen. Ohar nekrologiko batek honako hau dio: [..] estos últimos años se dedicó tanto a la theología mística que no levantaba cabeza de Nr.P.S. Juan de la Cruz, y aun estaba escribiendo para .su mejor inteligencia, sobre lo que dexo mucho trabajado

Baina Jose Arakistain, euskal kulturan eta euskal lexikologoen artean, Aita Manuel Larramendirekin eskutitzez izandako harremanengatik eta honen hiztegirako egindako eranskinagatik egin da batez ere ezagun.

Hiztegiaren berrargitalpenean gogoa jarriz bidali zion Arakistainek eranskin hau Larramendiri.

Baina, jakina denez, hiztegi hau ez zen berriro argitaratu eta geroago, urteak joan eta urteak etorri, R.M. Azkuek erabili zituen zerrenda horiek bere hiztegirako.

Luis Mitxelenak, Azkueren hiztegiaren sarreran hauxe diosku: En la historia de la lexicografia vasca no hay muchas obras comparables en abundancia, exactitud y variedad a los 'Suplementos al Diccionario trilingûe del P. Larramendi, escritos en 1746 por el P. fray José de María, Carmelita Descalzo, Araquistain o Araquiztain de apellido, y natural al parecer de Iciar, que fueron publicados por el P. Fidel Fita, S.I., en Barcelona, Revista de Ciencias Históricas, 11-111, en 1881.

Horrez gainera, Itziarko Andre Maria eta honen Santutegiari buruz idatzi zuen.

Hango kofradiaren eta seroren araudia ere beronek idatzia dirudi.

Baina gai hauek gaztelaniaz idatzi zituen. Euskaraz, Itziarko Amaren omenezko kanta bat gelditu da: Agur Iziarco hitzez hasten dena; latinezko Ave Maris Stella kanta ezagunaren itzulpena da, santutegi hartarako egokiturik.

Aita Larremendiren ohoretan egindako beste bertso batzuk ere ezagutzen ditugu. Besterik ez da oraingoz eskuratu ahal izan.